Fermin Etxegoien-en artikulua Berrian

Jardunaldietan egindako ekarpenaren ildotik iritzi artikulua idatzi du Berrian Fermin Etxegoienek.

Euskararen estetikaz (Fermin Etxegoien, Berrian)

Iruzkinak

Paula Kasares: hitzaldia sarean

Paula Kasaresek azaroaren 23an aurkeztutako ponentzia sareratu dugu: “Norbanakoaren jarreratik talde jarrerara: sentiberatzea eta komunikazioa”.

Paula Kasaresen hitzaldia (PDF)

Iruzkinak

Eskerrik asko!

- Mila esker egun osoan Donostian jardunaldietako partaide izan zaretenoi eta zuen ekarpenak egin dituzuen guztioi

- Eskerrik asko jardunaldiak antolatzen lagundu duzuen erakunde guztiei

- Mila esker hizlari moduan parte hartu duzuenoi

- Eskerrik asko jardunaldiak prestatzen lagundutako lagun guztiei, batez ere martxoaren bukaeran Arrasaten eta Gasteizen zuen gogoetekin jardunaldioi abiapuntua jartzen lagundu zenigutenoi

Iruzkinak

Gogoeta guneetako ondorioen aurkezpenarekin eman zaio bukaera lan-saioari

Hiru gogoeta gunetan banatu dira partaideak arratsaldean, Paula Kasares eta Sergio Mongeren ekarpenak entzun ondoren. Lehenengoan TELP metodologiaren aplikazio posibleak aztertu dituzte. Bigarren gunean Coaching-a izan dute aztergai, goizeko saioari jarraipena emanez. Azkenik, hirugarren saioan komunikazioa izan da aztergai.

Gogoeta guneetan landutakoak ondorio modura aurkeztu dituzte saioetako gidariek eta Karmen Irizarrek egindako agurrarekin bukatu da egun osoan Miramonen izandako lan-saioa.

Datorren astean izango dituzue ondorioak blogean irakurtzeko moduan.

Iruzkinak

Sergio Monge: eskemak eta edukiak

Mezuak interpretatzeko eskemak erabiltzen ditugu: argazki bat ikusita, gizarteak eratutako eskemen artean, gaur egungo pertsona batek ez du erantzuten duela 100 urteko beste batek eginko zukeen moduan.

Gure komunikazio kanpainetan ez dugu hori kontuan hartzen. Mezuak *geure* eskemetatik prestatzen ditugu, eta ez hartzaileen ikuspegitik. Bigarren modu horretara jo behar dugu ezinbestean, hartzaileengana benetan iritsi nahi badugu: ez da gauza bera euskalduntze kanpaina bat Barakaldon edo Azkoitian. Xede taldeak hartu behar ditugu kontuan, euren ikuspegia, eta ez gurea.

Web 2.0 tresnei ere errepasoa eman dio Sergiok: zabaldu, wikipedia, blog plataformak…

Iruzkinak (2)

Paula Kasares: norbanakoen jarreratik talde jarrerara

Motibazioa izango da akaso euskararen inguruan gutxien aztertu den aldea. Oso maila intuitiboan ezagutzen dugun arloa da. Bere ekarpena ere bere eskarmentuan oinarritutakoa da, ez inoako azterketa zientifikotan. Ekarpen intuitiboa beraz.

Hizkuntza gertakariak bi mailatan gertatzen dira: jendebanakoan eta jendetaldekoan. Motibazioaren ardatza, orain arte esparru bi horiek lotzean kokatu dugu. Saiatu gara jendebanakoari esaten bere jarduna zer garrantzitsua den jende taldearentzat, eta hori oso modu traumatikoan egin dugu: nik euskaraz, zuk zergatik ez; euskaraz eta kitto; euskara, zure konpromisoa… Mezu agindu emaileak dira gehienak, hotz samarrak, emozioak ukitzen ez dituztenak.

Read the rest of this entry »

Iruzkinak (1)

Euskara, hautu estetikoak, ideolojia, eredu linguistikoak,…

Euskara estetika bezala hartzen du Fermin Etxegoienek, eta bide horretan kokatu du bere hitzaldia. Horrela laburbiltzen du egileak berak bere hitzaldia:
“Orain arte kontrakoa esan ohi da gutartean hizkuntzari buruz eta batez ere euskarari buruz. Forma bai, baina batez ere fondoa … Zenbateraino bata eta zenbateraino bestea? Diskutsio filosofiko amaitezina da … Formaren alde egiten dudan arren, hizkuntzaren baitan egon daitekeen fondo esistentziala guztiz onargarria zait noski.
Norbaitek esaten baldin badu euskara berarentzat erlijio bakarra dela, onartzeko prest nago inongo arazorik gabe eta sinpatiaz hartuko dut seguruenik, beste gauza bat da praktika hori eredugarri ikusten dudan ala ez … eta ez dut ikusten noski.
Bizitza hizkuntzaren alde ematen duen jendea niri ez zait eredugarria iruditzen, txalogarria eta miresgarria izan liteke jende hori eta kasu askotan bada … Baina berea nekez har lezake eredu gisa gizarte osoak, jende gehienarentzat bizitzan badirelako gauza asko … askoz inportanteagoak euskararen biziraupena baino.
Forma edota plastika linguistikoa … hizkuntza estetika bezala … zertaz ari naiz zehatz-mehatz … euskara janzkera bat bezala kontsideratzen ote nabil adibidez?
Bai, zergatik ez.”

Fermin Etxegoienen hitzaldia (pdf)

Iruzkinak

Mintzapraktika egitasmoak: aukera berriak, bide luzea egiteko

Jasone MendizabalMintzapraktika programak 40 herritan daude martxan gaur egun, eta 2000 lagun biltzen dituzte. Oinarri sinple baina garrantzitsduak dituzte: emozioa, errespetua, norberaren borondatea, gozamena…

Euskararen aldeko motibazioan eragiteko balio handia ematen diete ezaugarri horiek mintzapraktika programei, gozamenaren bidea ardatz hartzen duten momentutik.

Programok sendotzeko erronkak-eta aipatu ditu Jasonek: esparru barruak irabaztea (gurasoak, etorkinak, internet, gazteak, tokiko hizkera). Pertsonen gogo eta emozioetan oinarritutako aldaera berrien bila gabiltza.

Jasone Mendizabalen hitzaldia (pdf)

Iruzkinak

Coaching aldaketa: Arnastu eta arnasa eman

Amaia Anterok eman dio bidea Mirari Bereziartuari. Coaching-aren inguruko xehetasunak eman ditu bere hitzaldian. Ibilbideak, helburuak, motibazioak, aldaketa nahiak, lidergoa eta komunikazioa aipatu ditu, coaching-ari buruz hasi aurretik.

Coaching-a pertsonei barnean dituzten erantzunak ateratzen laguntzen dion teknika da. Galdera bitartez beste pertsonari erantzunak ateratzen laguntzen zaio. Pertsonekin bezala, erakundeekin egin daitekeen metodologia da. Nola egiten du hau?

  • Kontzientzia suspertzen lagunduz
  • Konfiantza indartzen lagunduz
  • Konpromisoa gehitzen lagunduz

Mirari Bereziartuaren hitzaldia (pdf)

Iruzkinak

Zertarako euskara?

Euskararen aldeko motibazioan eragiteko moduak aztertu ditu Amaia Anterok bere ponentzian. Erantzunak baino, galderak ematera etorri dela esan du, eta halaxe izan da:euskaraz ari garela, zer sentitzen dugu euskal hiztun gisa? Zer dakigu eta zer pentsatzen dugu euskararen inguruan? Zein leku betetzen du euskarak gure baitan? Eta guk euskararen baitan? Zein da euskaraz bizitzearen zentzua? Eta batentzat zentzua duenak ba ote du zentzurik besteentzat? Galdera horien inguruan aritu zaigu Amaia.

Iruzkinak

« Previous entries Project-Id-Version: wordpress2.3 Report-Msgid-Bugs-To: wp-polyglots@lists.automattic.com POT-Creation-Date: 2007-09-25 10:02+0300 PO-Revision-Date: 2007-09-24 23:21+0100 Last-Translator: Txopi Language-Team: Basque MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit Plural-Forms: nplurals=2; plural= (n != 1) X-Generator: KBabel 1.11.4 X-Poedit-Language: Basque X-Poedit-SourceCharset: utf-8 Project-Id-Version: wordpress2.3 Report-Msgid-Bugs-To: wp-polyglots@lists.automattic.com POT-Creation-Date: 2007-09-25 10:02+0300 PO-Revision-Date: 2007-09-24 23:21+0100 Last-Translator: Txopi Language-Team: Basque MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit Plural-Forms: nplurals=2; plural= (n != 1) X-Generator: KBabel 1.11.4 X-Poedit-Language: Basque X-Poedit-SourceCharset: utf-8