Paula Kasares: hitzaldia sarean
Paula Kasaresek azaroaren 23an aurkeztutako ponentzia sareratu dugu: “Norbanakoaren jarreratik talde jarrerara: sentiberatzea eta komunikazioa”.
Paula Kasaresek azaroaren 23an aurkeztutako ponentzia sareratu dugu: “Norbanakoaren jarreratik talde jarrerara: sentiberatzea eta komunikazioa”.
Hiru gogoeta gunetan banatu dira partaideak arratsaldean, Paula Kasares eta Sergio Mongeren ekarpenak entzun ondoren. Lehenengoan TELP metodologiaren aplikazio posibleak aztertu dituzte. Bigarren gunean Coaching-a izan dute aztergai, goizeko saioari jarraipena emanez. Azkenik, hirugarren saioan komunikazioa izan da aztergai.
Gogoeta guneetan landutakoak ondorio modura aurkeztu dituzte saioetako gidariek eta Karmen Irizarrek egindako agurrarekin bukatu da egun osoan Miramonen izandako lan-saioa.
Datorren astean izango dituzue ondorioak blogean irakurtzeko moduan.
Mezuak interpretatzeko eskemak erabiltzen ditugu: argazki bat ikusita, gizarteak eratutako eskemen artean, gaur egungo pertsona batek ez du erantzuten duela 100 urteko beste batek eginko zukeen moduan.
Gure komunikazio kanpainetan ez dugu hori kontuan hartzen. Mezuak *geure* eskemetatik prestatzen ditugu, eta ez hartzaileen ikuspegitik. Bigarren modu horretara jo behar dugu ezinbestean, hartzaileengana benetan iritsi nahi badugu: ez da gauza bera euskalduntze kanpaina bat Barakaldon edo Azkoitian. Xede taldeak hartu behar ditugu kontuan, euren ikuspegia, eta ez gurea.
Web 2.0 tresnei ere errepasoa eman dio Sergiok: zabaldu, wikipedia, blog plataformak…
Motibazioa izango da akaso euskararen inguruan gutxien aztertu den aldea. Oso maila intuitiboan ezagutzen dugun arloa da. Bere ekarpena ere bere eskarmentuan oinarritutakoa da, ez inoako azterketa zientifikotan. Ekarpen intuitiboa beraz.
Hizkuntza gertakariak bi mailatan gertatzen dira: jendebanakoan eta jendetaldekoan. Motibazioaren ardatza, orain arte esparru bi horiek lotzean kokatu dugu. Saiatu gara jendebanakoari esaten bere jarduna zer garrantzitsua den jende taldearentzat, eta hori oso modu traumatikoan egin dugu: nik euskaraz, zuk zergatik ez; euskaraz eta kitto; euskara, zure konpromisoa… Mezu agindu emaileak dira gehienak, hotz samarrak, emozioak ukitzen ez dituztenak.
Euskara estetika bezala hartzen du Fermin Etxegoienek, eta bide horretan kokatu du bere hitzaldia. Horrela laburbiltzen du egileak berak bere hitzaldia:
“Orain arte kontrakoa esan ohi da gutartean hizkuntzari buruz eta batez ere euskarari buruz. Forma bai, baina batez ere fondoa … Zenbateraino bata eta zenbateraino bestea? Diskutsio filosofiko amaitezina da … Formaren alde egiten dudan arren, hizkuntzaren baitan egon daitekeen fondo esistentziala guztiz onargarria zait noski.
Norbaitek esaten baldin badu euskara berarentzat erlijio bakarra dela, onartzeko prest nago inongo arazorik gabe eta sinpatiaz hartuko dut seguruenik, beste gauza bat da praktika hori eredugarri ikusten dudan ala ez … eta ez dut ikusten noski.
Forma edota plastika linguistikoa … hizkuntza estetika bezala … zertaz ari naiz zehatz-mehatz … euskara janzkera bat bezala kontsideratzen ote nabil adibidez?
Bai, zergatik ez.”
Mintzapraktika programak 40 herritan daude martxan gaur egun, eta 2000 lagun biltzen dituzte. Oinarri sinple baina garrantzitsduak dituzte: emozioa, errespetua, norberaren borondatea, gozamena…
Euskararen aldeko motibazioan eragiteko balio handia ematen diete ezaugarri horiek mintzapraktika programei, gozamenaren bidea ardatz hartzen duten momentutik.
Programok sendotzeko erronkak-eta aipatu ditu Jasonek: esparru barruak irabaztea (gurasoak, etorkinak, internet, gazteak, tokiko hizkera). Pertsonen gogo eta emozioetan oinarritutako aldaera berrien bila gabiltza.
Amaia Anterok eman dio bidea Mirari Bereziartuari. Coaching-aren inguruko xehetasunak eman ditu bere hitzaldian. Ibilbideak, helburuak, motibazioak, aldaketa nahiak, lidergoa eta komunikazioa aipatu ditu, coaching-ari buruz hasi aurretik.
Coaching-a pertsonei barnean dituzten erantzunak ateratzen laguntzen dion teknika da. Galdera bitartez beste pertsonari erantzunak ateratzen laguntzen zaio. Pertsonekin bezala, erakundeekin egin daitekeen metodologia da. Nola egiten du hau?
Euskararen aldeko motibazioan eragiteko moduak aztertu ditu Amaia Anterok bere ponentzian. Erantzunak baino, galderak ematera etorri dela esan du, eta halaxe izan da:euskaraz ari garela, zer sentitzen dugu euskal hiztun gisa? Zer dakigu eta zer pentsatzen dugu euskararen inguruan? Zein leku betetzen du euskarak gure baitan? Eta guk euskararen baitan? Zein da euskaraz bizitzearen zentzua? Eta batentzat zentzua duenak ba ote du zentzurik besteentzat? Galdera horien inguruan aritu zaigu Amaia.
Hizkuntz minorizatuen hiztunentzat, ahozko komunikazioa ‘estresantea’ dela esan du Ferran Suayk, eta hizkuntz sumisioaren inguruan hitz egin du: aurrekoak egiten duen hizkuntzari beti men egitea ez da ‘kortesia’ ez eta aukeratutako erabakia er: beste erremediorik ez dago, eta beraz inposatutako kontua da.
Hizkuntz sumisio horrek bestelako ’sailkapenak’ gainditzen ditu: klase sozialaren araberakoa, kultura mailaren araberakoa, adinaren araberakoa, jerarkiaren araberakoa. Sumisio hori edozein ideologiako pertsonen artean suertatzen da (hizkuntz kontzientzia eta hizkuntz portaera ez datoz bat askotan) : talde euskaldun batean nahikoa da erdaraz ari den euskaldun bat sartzea, denak erdaraz aritzeko.
Hogei urte baino gehiago dituzte lehen euskara elkarteek. Urtetako lanaren ondoren, hainbat elkartek antzeko egoera bizi dute egun, nolabaiteko bidegurutzera heldu dira eta etorkizunerako bidea finkatzeko barne hausnarketan ari dira. Berbaro elkartea errealitate horren erakusgarri argia da eta Gorka Barruetabeñak beraien ibilbidearen eta gaur egungo egoeraren berri eman digu bere hitzaldian.
1989an AED elkartearen erreferentzia eta ereduari jarraituz sortu zuten Berbaro, baina eredua Durangoko egoerara egokituz. Hasi eta denbora gutxian 300 bazkide eta 60 boluntario zituen Berbarok. Berbarok Durangoko biztanleen beharretara egokitzen asmatu zuen, Gorkaren iritziz. Ez zuten Berbaroko kideen neurrira egindako elkartea sortu, baizik eta Durangon euskaldunok zituzten beharretara egokituta.
Gorkak Berbaro elkartearen bilakaera osoa azaldu du bere hitzaldian: Berbaroren sorrera, finantzazio beharrak, Eraz, Anboto, Berbaro taberna, Plateruena Kafe Antzokia, gazteen arloa, haur literaturaren txokoa, aterpetxea, diseinua, Di-Da kooperatiba, sentiberatzea, euskara zerbitzua,…
Antzokia zabaldu ondoren Berbarok gogoeta garai berri bati ekin dio: Berbarok zerbitzu eta egitasmo berri asko sortu ditu eta orain zer egin behar du. Hiru bide hartzea erabaki zuten duela lau urteko gogoetan:
Azkenean, hausnarketarako lau gai utzi dizkigu Gorkak, jardunaldietan zehar lan egiteko balio duelakoan:
Gorkaren ponentziaren testua hemen dago eskuragarri.
« Previous entries Project-Id-Version: wordpress2.3
Report-Msgid-Bugs-To: wp-polyglots@lists.automattic.com
POT-Creation-Date: 2007-09-25 10:02+0300
PO-Revision-Date: 2007-09-24 23:21+0100
Last-Translator: Txopi