Ferran Suay: “Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP esperientzia”

Psikologiaren ikuspegitik, zenbait hizkuntza fenomeno aztertzeak norbanakoen portaerari arreta egitea dakar. Azterketa horrek, izan ere, aintzat hartu behar ditu hizkuntza bat edo bestea hautatzeko esanguratsuak diren faktoreak, bizitzan zehar sortzen diren interakzio sozial bakoitzerako. Aztertu beharreko elementuek zerikusia izango dute pertsona bakoitzaren historiarekin, baita baldintza sozialekin ere. Baldintza hauek zehaztuko dute balizko aukera bakoitzari lotutako errefortzu tasak.

Ponentzia honek ondoko helburuak bete nahi ditu:

1) Arazoari nondik ekingo diogun zehaztea, ikuspegi psikologikoa erabilita.

2) Hizkuntza sumisioak dakarren portaera psikologikoki azaltzea.

3) Esku-hartze aukerak identifikatzea.

4) Balizko lan-ildoak proposatzea.

Iruzkin 1

  1. E2i jardunaldiak » Arratsaldean esperientzia berrien aplikaziorako gogoeta-guneak said,

    azaroa 7, 2007 @ 04:09

    [...] Ferran Suayk TELParen nondik norakoak azalduko ditu. Arratsaldean IƱaki Arrutik gidatua, Ferran-ek aurkeztutako estrategia euskara [...]

RSS feed for comments on this post