Mirari Bereziartua: “Motibazioan eragiten emozioen bidetik: coaching”
Mirari Bereziartuak motibazioaren inguruan landu du bere saioa. Motibazioan eragin nahi du emozioen bidetik, coaching izeneko teknikaren bidez.
Egileak berak adierazten duenez, bi galderei erantzun nahi die bere saioak:
- Etengabe aldatzen doan gizartean, herrigintzako proiektu bat nola motibatu bizirik irauteko?.
- Komunikazioan oinarritzen den lidergo berri bat eramateko trebatuz. Aukera bat coaching-a.
Mirari Bereziartuaren iritziz, egiten duguna egiten dugula, oinarrizko zerbait dago biziarazten gaituena, arnasa. Horregatik honako esaldi honetan laburbildu nahi izan du coaching-ean oinarrituz bere hausnarketa guztia: “Arnastu eta arnasa eman”.


