Sergio Monge: Eskemak eta edukiak
Sergio Mongek bere hitzaldiaren nondik norakoak aurreratu dizkigu bere blogean. Komunikazioaren gaia lantzeko bi ardatzok hartuko ditu ostiraleko saioan: eskemak eta edukiak. Mezuen hartzaile izango diren xede-taldeak eta hauek dituzten eskemak kontuan hartzearen garrantziaz arituko da lehen zatian eta teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerez bigarrenean.


