Coaching aldaketa: Arnastu eta arnasa eman
Amaia Anterok eman dio bidea Mirari Bereziartuari. Coaching-aren inguruko xehetasunak eman ditu bere hitzaldian. Ibilbideak, helburuak, motibazioak, aldaketa nahiak, lidergoa eta komunikazioa aipatu ditu, coaching-ari buruz hasi aurretik.
Coaching-a pertsonei barnean dituzten erantzunak ateratzen laguntzen dion teknika da. Galdera bitartez beste pertsonari erantzunak ateratzen laguntzen zaio. Pertsonekin bezala, erakundeekin egin daitekeen metodologia da. Nola egiten du hau?
- Kontzientzia suspertzen lagunduz
- Konfiantza indartzen lagunduz
- Konpromisoa gehitzen lagunduz



