Euskara, hautu estetikoak, ideolojia, eredu linguistikoak,…
Euskara estetika bezala hartzen du Fermin Etxegoienek, eta bide horretan kokatu du bere hitzaldia. Horrela laburbiltzen du egileak berak bere hitzaldia:
“Orain arte kontrakoa esan ohi da gutartean hizkuntzari buruz eta batez ere euskarari buruz. Forma bai, baina batez ere fondoa … Zenbateraino bata eta zenbateraino bestea? Diskutsio filosofiko amaitezina da … Formaren alde egiten dudan arren, hizkuntzaren baitan egon daitekeen fondo esistentziala guztiz onargarria zait noski.
Norbaitek esaten baldin badu euskara berarentzat erlijio bakarra dela, onartzeko prest nago inongo arazorik gabe eta sinpatiaz hartuko dut seguruenik, beste gauza bat da praktika hori eredugarri ikusten dudan ala ez … eta ez dut ikusten noski.
Forma edota plastika linguistikoa … hizkuntza estetika bezala … zertaz ari naiz zehatz-mehatz … euskara janzkera bat bezala kontsideratzen ote nabil adibidez?
Bai, zergatik ez.”


