Paula Kasares: norbanakoen jarreratik talde jarrerara
Motibazioa izango da akaso euskararen inguruan gutxien aztertu den aldea. Oso maila intuitiboan ezagutzen dugun arloa da. Bere ekarpena ere bere eskarmentuan oinarritutakoa da, ez inoako azterketa zientifikotan. Ekarpen intuitiboa beraz.
Hizkuntza gertakariak bi mailatan gertatzen dira: jendebanakoan eta jendetaldekoan. Motibazioaren ardatza, orain arte esparru bi horiek lotzean kokatu dugu. Saiatu gara jendebanakoari esaten bere jarduna zer garrantzitsua den jende taldearentzat, eta hori oso modu traumatikoan egin dugu: nik euskaraz, zuk zergatik ez; euskaraz eta kitto; euskara, zure konpromisoa… Mezu agindu emaileak dira gehienak, hotz samarrak, emozioak ukitzen ez dituztenak.
Konpromisoaren bidetik, motibazioa baino nekea sortzen joan gara. Ongizatearekin, edertasunarekin, gozamenarekin lotutako esperientziak erabili behar ditugu komunitatea sortzeko, eta ez nekagarria suertatzen den konpromisoa, lana…
Mezu samurragoak behar ditugu, emozionalagoak, hunkitzen gaituztenak. Ereduak ere jarri ditu: maite duzunarekin hitz egiten duzu, maita gaitzazu (ikus aurkezpena)…
| View | Upload your own



E2i jardunaldiak » Gogoeta guneetako ondorioen aurkezpenarekin eman zaio bukaera lan-saioari said,
azaroa 23, 2007 @ 23:21
[...] gogoeta gunetan banatu dira partaideak arratsaldean, Paula Kasares eta Sergio Mongeren ekarpenak entzun ondoren. Lehenengoan TELP metodologiaren aplikazio posibleak [...]