Hizlariak

 

 

Hitzaldiak

Ferran Suay i Lerma valentziarra psikologian doktorea da eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea da1990etik. Bertan, psikobiologiako departamentuan dihardu lanean. Gizakiek estres egoeratan ematen duten erantzun psikoendokrinotan espezialista da eta, hori oinarri hartuta, azken urteetan hizkuntza gutxituen erabilerari psikologiatik ekarpen interesgarriak egiten dihardu.

 

 

 

 

 

Hizkuntza asertibitatea lantzeko TELP (taller d’espai lingüístic personal) metodologia sortu du Gemma Sanginesekin batera, eta 2003tik hainbat eta hainbat saio egin dituzte euren sorterrian eta baita Euskal Herrian ere.

Amaia Antero filologoa da. Horrez gain, hizkuntza normalizazioari eta soziolinguistikari buruzko hainbat ikastarotan hartu du parte.

 

Euskara Elkarteen Topagunean lan egin du, baita Emun kooperatiban ere. Gaur egun, Arizmendi ikastolako irakaslea da, baita Orain Bazara proiektuko arduradun ere. Hizkuntza ekologiari buruz hainbat ikastaro eman ditu 2004tik hona. Hizkuntza jarreren inguruko doktoretza lana ari da prestatzen.

Mirari Bereziartua pedagogoa da. Horrez gain, coach pertsonala eta exekutiboa da, baita zuzendaritza coach-aren erraztailea. Coach eskola bat ere badu, coaching aldaketa.

Ikastolen sarean 30 urte baino gehiago eman ditu lanean. Lan horien artean, ikastoletako gurasoei coaching-etik lagundu egiten die.

 

 

Jasone Mendizabal Enpresa zientzietan lizentziatua bada ere, euskalgintzan esperientzia handi duen emakumea da. 2 urtez lanean aritu izan da Arrasate Komunikabideak enpresan. Horrez gain, beste hiru urte AED euskara elkarteko idazkari orokorra izan da. Azken 6 urteotan Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioko zuzendaria izan da.

Gainera, hainbat ikastarotan zein hitzalditan hartu izan du parte, gehienak soziolinguistikarekin eta hizkuntza normalizazioarekin zerikusia dutenak.

 

 

Paula Kasares Euskal Filologian eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua da. Horrez gain, Hizkuntza Plangintza Graduondoko Unibertsitate diplomaduna eta hizkuntz antropologiaren alorrean doktoregaia da.

1998tik 2000era bitartean UEUko Soziolinguistika sailburua izana eta, 2001etik 2003ra bitartean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria. Egun, Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuan teknikari ez ezik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta HIZNET Hizkuntz Plangintza Graduondokoan irakasle ere aritzen da.

Soziolinguistikaren, hizkuntz antropologiaren eta hizkuntz eskubideen alorretako liburu baten nola artikulu batzuen egilea da, besteak beste: Hizkuntz eskubideak Euskal Herrian (2004), “Hizkuntz ukipena eta ukapena Baztanen” (2003), “Cinco status diferentes para la lengua vasca y los derechos lingüísticos” (2002), “Averamientu dende l’antropollingüística a la comunidá del Valle de Baztan (Navarra)” (2000). Euskal hedabide ezberdinetan ere euskararen egoeraren inguruko artikulu eta kolaborazio lan ugari egin ditu.

Sergio Monge EHUko irakaslea da. Ikus-entzunezko komunikazioan eta publizitatean doktorea da.  Bere tesia izan da Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak zelan integratu EAEko hezkuntza sisteman.

Hainbat kongresutan hartu du parte hizlari moduan. Aholkulari moduan zerbitzuak ematen ditu komunikazio korporatibo, komunikazio on-line, blog eta web posizionamenduaren gainean. Bi blog ere kudeatzen ditu: publizitatearen gainekoa eta blog profesionala.

 

Fermin Etxegoien kazetaria da. Telebistan gidoigile egin du lan hainbat saiotan. Prentsan ere aritu da hainbat hedabidetan (El Pais, Berria, Argia, …), baita irratian ere (Bilbo Hiria irratian eta Euskadi gaztean). Horrez gain, liburu bat argitaratu du euskararen estetikari buruzkoa: Neurona eta zeurona.

 

 

 

 

 

 

Tailerrak

 

Iñaki Arruti Lasarte-Oriako euskara zerbitzuko arduraduna da 1988tik.

Hizkuntza diplomatua (EHU, 1994) da, eta diplomatura horretako (1993-1996) eta horren oinordeko den HIZNET diplomaturako irakaslea da (2001-2007). Soziolinguistika gaiaren irakaslea ere izan zen 1990-91 eta 1991-92 ikasturteetan Bergarako UNEDek antolatutako “Sakontze” ikastaroan.

Lasarte-Orian euskararen normalizazio lanetan diharduen Ttakun euskara elkartearen sortzaileetakoa (1991) eta Zuzendaritza Batzordeko kide sortu zenetik 2004. urte arte. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren talde sortzaileko kidea ere izan zen.

Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholko Batzordeko kidea 1996tik 1999ra.

Soziolinguistikari eta hizkuntza plangintzari buruzko hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu eta gai beretsuen inguruan ere hainbat artikulu idatzi ditu, tartean, “Euskararen egoera Lasarte-Orian” liburua.

 

 

 

Gizarte hezitzailea da Iñaki Eizmendi. Ttakun euskara elkartean aritu da lanean 12 urtez, aisialdi arloko arduradun eta, azken urteetan, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko proiektuak garatzen. Gainera, guraso, irakasle eta eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileei zuzendutako hainbat hitzaldi eta ikastaro ere eman izan ditu.

 

Gaur egun, ebete izenarekin , euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak eskaintzeko helburuarekin, hitzaldi horiek ematen jarraitzen du eta beste zenbait ikastaro eta zerbitzu ere eskaintzen ditu.

 

 

Pablo Suberbiola soziologoa da. Hizkuntza normalizazioari eta soziolinguistikari buruzko hainbat ikastaro eta jardunalditan izan da. Hainbat artikulu argitaratu ditu soziolinguistikari buruz.
Horrez gain, Ttakun euskara elkartean 8 urtez aritu da dinamizatzaile. SEI elkartean 3 urte egin ostean, haren oinordeko den Soziolinguistika Klusterrean egiten du lan egun.